XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sinistu ez daiteken gauzaIllero-illero bizkaieraz irteten dan aldizkari txukun apaiña.
Eusko Lege-Batzar edo parlamentua ere aldizkari orren arpideduna zan, eta urtero-urtero legezkoa dan lez ordaintzen eban urteroko saria: 800 pezta.
Baiña urte onen asieran Eusko Lege-Batzarrako Liburutegiaren Zuzendariak idatzi dausku
Erderaz idatzi digu! Euskalerriko Erri Euskaldunaren ordezkarien liburutegiko Zuzendariak euskeraz ez bait daki!.
Eusko Lege-Batzarrari ez ote yako Bizkaiko Euskeragaitik axolarik?,
Ez dau Bizkaierak beste aldizkaririk.
Bizkaierari emoteko, geiegi iduritzen ote yakez urteko 800 pezta oiek Eusko-Parlamentariei?.
Ez ote dabe gogoan, bizkaitarrek Eusko-Legebatzarrako Diputaduei zenbat diru emoten dautsen?.
Eusko Lege-Batzarrako liburutegiaren zuzendari Nagusi orrek, Lege-Batzar ortako Diputaduen ustea aurkezten ote dau?.
Orrela
800 pezta. 365 egunen artean zatituta, eguneko 2`19 pezta! Ez ote dau ori ere Bizkai`ko Euskerak balio?.
Sinistu ezin daiteken gauza, baiñan egin dana!.